245. ALDIZKARIA - 2019ko abenduaren 16a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA

Iragarki oharra. Erreferentzia: 2019-S-753

Canteras Oskia SLk honako datu eta ezaugarri hauek dituen baimena eskatu du:

Ezaugarriak:

Eskatzailea: Canteras Oskia SL.

Xedea: harrobi bateko hondakin urak isurtzeko baimena berrikustea.

Ibilgua: izenik gabeko erreka.

Isurketa eginen den udal-mugartea: Itza (Nafarroa).

Isurketak 3.300 m³ inguruko bolumena du urtean; iragazte eta jariatze urak dira, eta jasotzen dituen putzu batetik Iarte errekaraino ponpatuko dira. Hasierako isurketa bat eginen da, 202.500 m³-koa, putzua husteko, 2-3 hilabeteko epean.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak Ebroko Konfederazio Hidrografikoari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogeita bost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, espedientea ikusgai egonen da Ebroko Konfederazio Hidrografikoan (Sagasta pasealekua 26-28, Zaragoza). Eta espedientearen fotokopiak eta dokumentazio teknikoa Iruñean egonen dira ikusgai (Serafín Olave 7), bulego orduetan.

Zaragozan, 2019ko azaroaren 8an.–Komisario albokoa, Javier San Román Saldaña.

Iragarkiaren kodea: E1915037