245. ALDIZKARIA - 2019ko abenduaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AMESKOAKO LIMITACIONES MENDIKO BATZARREA

2019ko plantilla organikoa. Behin betiko onespena

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 235. artikuluan xedatuari jarraikiz, eta jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, behin betiko onetsi da 2019ko plantilla organikoarean aldaketa.

Plantillaren hasierako onespena 2019ko irailaren 16ko bilkuran erabaki zen, eta 2019ko 212. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu, urriaren 25ean.

Funtzionarioak:

Lanpostua: Idazkaria (1) Silvia Encina Oyón.

Kontratuaren iraupena: Dagokion administrazio-kontratuan ageri dena; dena den, Batzarrak hartutako erabakiaren araberakoa izango da.

Hasiera: 2019ko uztailaren 1a.

Amaiera: kontratua amaitzen denean eta/edo Nafarroako Administrazio Publikoetan langileak administrazio araubidean kontratatzeko arauei buruzko irailaren 28ko 68/2009 Foru Dekretuan (2009ko 127. NAO, urriaren 14koa) kontratua amaitzeko aurreikusten diren arrazoietako bat gertatzen denean: lanpostua behin betiko betetzea. Orobat, gerora sortutako arrazoiak direla-eta gelditzen ahalko da bertan behera kontratua.

Ordainsariaren maila: A; ez da izanen lanpostuaren oinarrizko soldataren %10 baino txikiagoa, aparteko orduak kanpo utzita. Lanpostuko osagarria, %13,72: 3.744,35 euro/urtea.

Sarbidea: Idazkaritzan txandaka arituko dira Ameskoagoiena eta Ameskoabarrena ibarretako idazkari postuan dihardutenek, burutzarako ezarritako hurrenkera eta txandakatze berari jarraikiz. (Limitaciones Mendiko Batzarrearen Ordenantza Orokorren 10. artikulua; txanda martxoan aldatzen da).

Lanpostua: Administrari laguntzailea (1) María del Carmen Andueza Murguialday (karrerako funtzionarioa Ameskoabarreneko Udalean).

Kontratuaren hasiera eta amaiera: 2006ko urtarrilaren 1a; Limitaciones Mendiko Batzarreak eta Ameskoabarreneko Udalak 2006ko abenduaren 23an hartutako erabakiarekin bat. (6/1990 Legea. 235. 3. artikulua.–Plantilla organikoa.)

Ordainsariaren maila: D. Lanpostuko osagarria, %11,99: 1960,10 euro/urtea.

Aldi baterako lan-kontratudunak:

Lanpostua: A mailako teknikaria, (1) %100.

Imelda Ruiz de Larramendi, Ruiz de Galarreta (Zerbitzu Juridikoei laguntzeko profesionala–Idazkari eta kontu-hartzaile lanak eta antzekoak; Kudeaketa lanak).

Hasiera: 2019ko azaroaren 19a.

Kontratuaren amaiera: 3 urte iraungo du, baina luzatzen ahalko da, hitzarmenarekin bat etorriz eta kudeaketa-lanak egiten jarraitu behar duela jotzen bada. Edonola ere, lanpostua behin betiko betetzen denean amaituko da kontratua.

Ordainsariaren maila: A; oinarrizko soldata.

Sarbidea: SEPEren deialdia; oposizio-lehiaketa.

Lanpostu egonkorra sortzeko aukera.

Lanpostua: Turismo informazio-guneko langilea (2); %70.

Kontratuaren iraupena: 1. langilea. Iraupena: 2019ko apirilaren 15etik irailaren 3ra arte.

2. langilea. Iraupena: 2019ko apirilaren 15etik azaroaren 15era arte.

Ordainsariaren maila: D; oinarrizko soldata.

SARBIDEA: SEPEren deialdia.

Lanpostua: Zerbitzu anitzetako menpekoa (2); %80.

Kontratuaren iraupena: 2019ko maiatzaren 1etik urriaren 31ra arte.

Ordainsariaren maila: D; oinarrizko soldata.

Sarbidea: SEPEren deialdia.

Lanpostua: Artxiboetako teknikaria (1); %100.

Hasiera: 2019ko azaroaren 18a.

Amaiera: 2020ko otsailaren 18a.

Ordainsariaren maila: B, oinarrizko soldata.

Sarbidea: SEPEren deialdia.

Zudairin, Ameskoabarrena, 2019ko azaroaren 21ean.–Batzarreko burua, Estibaliz Erdocia Ormazabal.

Iragarkiaren kodea: L1915107