245. ALDIZKARIA - 2019ko abenduaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

VILLATUERTA

Jarduera lizentzia. Eskaera

Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legean xedatua betetzeko, honako hau ematen da aditzera: ondotik zehazten den espedientea udal honetako bulegoetan jendaurrean egonen da, hamabortz egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, jarduerak ukitu egiten dituela uste dutenek epe horretan bidezko oharrak egin ahal ditzaten.

Sustatzailea: “Control y Reciclaje de Plástico, S.L.” Jarduera: Hondakin plastikoak birziklatzea, biltegiratzea eta haien bolumena txikitzea. Kokagunea: San Miguel industrialdea, Villatuertako etorbidea, 20; 1. poligonoko 1780. lurzatia.

Villatuertan, 2019ko azaroaren 28an.–Alkatea, José María Ocáriz Basarte.

Iragarkiaren kodea: L1915381