245. ALDIZKARIA - 2019ko abenduaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OLAZTI

Jarduera ekonomikoen gaineko 2019ko zerga borondatez ordaintzeko epea

Diru-bilketaren gaineko Erregelamenduari jarraikiz, aditzera ematen da jarduera ekonomikoen gaineko 2019ko ekitaldiko zergaren ordainagiriak borondatez ordaintzeko epea 2019ko azaroaren 27tik 2020ko urtarrilaren 15era arte izanen dela.

Helbideratu gabeko ordainagiriak titularraren helbidera igorriko dira, eta ordain daitezke Udalaren banku-kontuetara transferentzia eginez, Info-localera deituz (948 012 012) edo www.olazti.com atariaren bidez. Helbideratutako ordainagiriak 2019ko abenduaren 12an kargatuko dira kontuetan.

Borondatez ordaintzeko epe hori iraganda, Diru-bilketaren gaineko Erregelamendu Orokorrean ezarritako errekarguak ezarriko dira eta tramiteak eginen dira premiamendu bidez kobratzeko.

Olaztin, 2019ko azaroaren 27an.–Alkatea, Roberto Martínez Mendia.

Iragarkiaren kodea: L1915382