245. ALDIZKARIA - 2019ko abenduaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRAÑETA

2020ko tasak eta karga-tasak

Irañetako Udalak, 2019ko azaroaren 28an egindako bilkura berezian, ondoko akordioa hartu du:

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legeak xedatzen duenarekin bat, aho batez onetsi da hau 2020rako:

Lehenbizikoa.

1.–Hiri-lurreko ondasunen gaineko kontribuziorako %0,26ko karga-tasa eta landa-lurren ondasunen gaineko kontribuziorako, berriz, %0,60koa ezartzea.

2.–Hiri-lurren balio igoeraren gaineko zerga: Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 175. artikuluaren taulako gutxieneko ehunekoak aplikatuko dira egiazko gorakadaren zenbatekoa zehazteko. Karga-tasa %8 izanen da.

3.–Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zergarako %3,00ko karga-tasa ezartzea.

4.–Jarduera ekonomikoen gaineko zerga: gutxieneko indizea aplikatzea, 1,2.

5.–Tasak:

5.1. Ura.

5.1.0. Fakturatu beharreko gutxieneko kontsumoa: 40 m³ seihilekoan. Kuota txikiena: 13 euro.

5.1.1. Etxeko kontsumoa: 0,37 euro/m³, 40 m3-tik aitzina.

5.1.2. Industriako kontsumoa: 0,43 euro/m³.

5.1.3. Mantentze lanetako kanona: 3,6 euro, gehi BEZa.

5.1.4. Hornidurarako sarera lotzea edo hargunea, etxeko erabilerarako: 200 euro.

5.1.5. Hornidurarako sarera lotzea edo hargunea, industriarako: 300 euro.

5.2. Epaitzak.

5.2.1. Etxerako egurraren lote batengatik, kanona 50 euro izanen da 2020an. Epaitza eskuratzeko epea urtebete da.

5.2.2. Urteko beste garai batzuetan, lotetik aparteko arbolak albienteak kubikatuko ditu. Horiek eskuratzeko epea bi hilabete da.

5.3. Auzolanak: urtean lau auzolan (60 euro bakoitzeko).

Bordaren tarifak: Basokoetxea Bordako jolas jarduera pribatuen erabileraren ordenantzan jasotakoak.

Bigarrena.–Ondoko egutegia onestea udal diru-bilketarako:

Ibilgailuen zirkulazioaren gaineko zerga martxoan igorriko da.

Lur-ondasunen gaineko kontribuzioa irailean igorriko da.

Jarduera ekonomikoen gaineko zerga urrian igorriko da.

Uraren kontsumoaren gaineko tasa seihilekoetan kobratuko da, urtarrilean eta uztailean.

Epaitza uztailean banatuko da.

Hirugarrena.–Gainerako tasak eta prezio publikoak, dagozkien tarifetan agertzen diren moduan geratuko dira.

Laugarrena.–Erabaki honek 2020ko urtarrilaren 1ean hartuko du indarra.

Argitara ematen da, orok jakin dezan, eta ohartarazten da erabaki hau behin betikoa dela administrazio-bidean eta haren aurka errekurtso hauetako bat jar daitekeela, hautara, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 21. artikuluarekin bat:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza eman duen organoari berari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari edo Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, erabaki hau argitaratu eta hilabeteko epean.

Uharte Arakilen, 2019ko azaroaren 29an.–Alkate udalburua, Juan Ángel Beraza Gastesi.

Iragarkiaren kodea: L1915309