245. ALDIZKARIA - 2019ko abenduaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

UHARTE

2020rako tasak, zergak eta prezio publikoak. Hasierako onespena

Uharteko Udalak, 2019ko azaroaren 28an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zituen 2020rako karga-tasa, tasa eta prezio publikoak. 1650/2019 espedientea.

Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek azter dezaten eta bidezko iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten. Inork alegaziorik aurkezten ez badu, behin betiko onetsitzat joko da isilbidez.

Uharten, 2019ko abenduaren 5ean.–Alkatea, Alfredo Arruiz Sotes.

Iragarkiaren kodea: L1915587