245. ALDIZKARIA - 2019ko abenduaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GOIZUETA

Plantilla organikoaren 1/2019 aldaketa. Behin betiko onespena

Goizuetako Udalak, 2019ko urriaren 1ean egindako osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen plantilla organikoaren 1 aldaketa. Iragarki hori 218. zenbakidun Nafarroako Aldizkari Ofizialean eman zen argitara, 2019ko azaroaren 5ekoan.

Jendaurreko epea igaro da eta ez da erreklamaziorik aurkeztu; ondorioz, plantilla organikoaren 01 aldaketa behin betiko onesten da, eta bere laburpena ondorengoa da:

Lanpostuen zerrenda

Lan kontratudunak.

Lanpostua: administrari laguntzailea. Maila: D. Maila osagarria: %12. Lanpostuko osagarria: %22,99. Baldintza berariazkoa: euskara jakitea nahitaezkoa. Maila: EGA edo baliokidea. Egoera administratiboa: hutsik.

Argitara ematen da, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 236. artikuluan 272. artikuluarekin lotuta agintzen denaren arabera.

Goizuetan, 2019ko azaroaren 26an.–Alkatea, Unai Miranda Berroeta.

Iragarkiaren kodea: L1915194