245. ALDIZKARIA - 2019ko abenduaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BURLATA

Aldaketa, Kirol Patronatuaren kirol zerbitzuak emateko eskubideak eta tasak arautzen dituen ordenantzan, 2020rako. Hasierako onespena

Udal honek, 2019ko azaroaren 28an egin osoko bilkuran, honako erabaki hauek hartu zituen:

Hasiera batez onestea, 2020ko urtarrilaren 1etik aurrerako ondorioekin, Kirol zerbitzuak emateko eskubideak eta tasak arautzen dituen ordenantza fiskalean egin aldaketa,

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 325. artikuluan xedatuarekin bat, espedientea jendaurrean egonen da 30 egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek hura aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Burlatan, 2019ko azaroaren 29an.–Jarduneko Alkatea, Ander Carrascón Erice.

Iragarkiaren kodea: L1915306