245. ALDIZKARIA - 2019ko abenduaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BURLATA

Aldaketa 2020. urterako ordenantza fiskaletan. Hasierako onespena

Udal honek, 2019ko azaroaren 28an egin osoko bilkuran, honako erabaki hauek hartu zituen:

Hasiera batez onestea ordenantza fiskal hauen aldaketak:

–5. ordenantza: Agiriak luzatu eta tramitatzeko tasak arautzen dituen ordenantza fiskala.

–21. ordenantza: Herriko jabari publikoko lurzoru, hegalkin eta zorupearen erabilera pribatiboa edo aprobetxamendu berezia egiteko tasak arautzen dituen ordenantza fiskala.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 325. artikuluan xedatuarekin bat, espedientea jendaurrean egonen da 30 egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita, interesdunek hura aztertu eta bidezkotzat jotzen dituzten erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Burlatan, 2019ko azaroaren 29an.–Jarduneko Alkatea, Ander Carrascón Erice.

Iragarkiaren kodea: L1915305