245. ALDIZKARIA - 2019ko abenduaren 16a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

117/2019 EBAZPENA, azaroaren 14koa, Ingurumeneko zuzendari nagusiak emana, “Ingurumenaren zaindariak” izeneko III. argazki lehiaketaren eta IV. mikrobideo leihaketaren oinarri arautzaileak onesten dituena. Lehiaketa horiek Lehen Hezkuntzako eta Bigarren Hezkuntzako ikasleei zuzendurik daude, hurrenez hurren, eta 2019-2020 ikasturtean izanen dira.

Nafarroako Gobernuak ingurumen hezkuntzaren tratamendua zeharka indartu nahi du maila guztietan. Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren egitura organikoa onesten duen urriaren 23ko 258/2019 Foru Dekretuaren 59. artikuluan ezartzen da Baso Plangintzarako eta Ingurumen Hezkuntzarako Atalari dagozkiola hezkuntzako, prestakuntzako, ingurumen arloko boluntariotzako eta herritarren zientziako jarduketak egitea.

Eskumen horren barnean, ikasleak ingurumen arloko gaietan sentsibilizatzeko jarduerak daude. “Airearen kutsadurari stop” da aurtengo leloa, eta helburu hauek ditu: ikasleek ezagutzea airearen kutsadurak dakartzan arazoak, eta horien gainean hausnar dezaten sustatzea; agerian jartzea gazteak gai horretan inplikatzeak duen balioa; eta arazo horren aurrean ikasleek duten sormena eta espiritu kritikoa sustatzea, haien etorkizuna baldintzatu dezake eta.

Adierazitakoarekin bat, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legeak eta Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren egitura organikoa onesten duen urriaren 23ko 258/2019 Foru Dekretuak ematen dizkidaten eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. “Airearen kutsadurari stop” III. argazki lehiaketaren oinarriak onestea 2019rako (I. eranskina); lehiaketa Nafarroako Lehen Hezkuntzako ikasleei zuzendurik dago.

2. “Airearen kutsadurari stop” IV. mikrobideo lehiaketaren oinarriak onestea 2019rako (II. eranskina); lehiaketa Nafarroako Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikasleei zuzendurik dago.

3. Baimena ematea 3.155,38 euroko gastua egiteko, 2019ko gastuen aurrekontuetako “Jasangarritasuneko eta ingurumen hezkuntzako sariak” izeneko 740007 74700 2268 456200 partidaren kargura, ebazpen honen ondoriozko konpromisoak betetzeko.

4. Ebazpen hau igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusira, Baso Plangintzarako eta Ingurumen Hezkuntzarako Atalera eta Ekonomia Aferetarako Bulegora, eta Hezkuntza Departamentuko Prestakuntza Atalera.

5. Ebazpen hau eta eranskinak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta interesdunek gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dute haren kontra, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariari zuzendua, argitara eman eta biharamunetik hasita hilabeteko epean.

Iruñean, 2019ko azaroaren 19an.–Ingurumeneko zuzendari nagusia, Pablo Muñoz Trigo.

I. ERANSKINA

“Ingurumenaren zaindariak” izeneko III. argazki lehiaketaren oinarri arautzaileak

1. oinarria.–Xedea.

Nafarroako Gobernuak, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren bitartez, “Ingurumenaren zaindariak” izeneko III. argazki lehiaketa antolatu du. “Airearen kutsadurari stop” da aurtengo leloa.

Lehiaketak helburu du ikasle gazteen sormena sustatzea ingurune naturalarekin loturik, eta gure ekintzek hiri eta landa inguruetan dituzten ondorioez jabetzea.

Argazki bat egin beharko dute ikasleek, eta bertan honako hau agertu beharko da:

–Airea kutsatzen duten egoerak eta/edo ekintzak.

–Airearen kutsadura saihesten duten ohiturak eta/edo jarrerak.

Proposatu den gaia kontuan hartuta argazkiak helarazten duen mezuaren sormen maila baloratuko da.

2. oinarria.–Parte hartzeko baldintzak eta lanen formatua.

“Ingurumenaren zaindariak” izeneko III. argazki lehiaketan, Nafarroako Foru Komunitateko Lehen Hezkuntzako 3. mailatik 6.era bitarteko ikasleek parte hartzen ahalko dute.

Lehiaketak bi kategoria izanen ditu:

a) Lehen Hezkuntzako 3. eta 4. mailak.

b) Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailak.

Aurkezten diren lanek originalak eta argitaragabeak izan beharko dute.

Argazkia inprimaturik aurkeztu beharko da; gutxienez ere 20 x 30 cm-ko neurria izanen du, eta 30 x 40 cm-ko kartoi mehe zuri baten gainean aurkeztuko da.

Lanak sinatu gabe eta gutun-azal batean aurkeztuko dira; eta horiekin batera, orri zuri bat sartuko da, honako datu hauekin:

1) Lanaren izenburua.

2) Lanaren kategoria.

Gutun-azalaren barruan, eta lanak era anonimoan baloratzen direla bermatzeko, gutun-azal itxi bat ere sartuko da. Gutun-azal itxi horren kanpoaldean, honako hauek adieraziko dira:

1) Lanaren izenburua.

2) Lanaren kategoria.

Barruan, orri laurden batean, honako hauek adieraziko dira:

1) Izena eta bi deiturak.

2) Ikastetxea.

3) Zein mailatan eta gelatan dagoen.

4) Harremanetarako zenbakia.

5) Argazkia, formatu digitalean.

Parte-hartzaileek administrazio baimenak tramitatuko dituzte, halakorik behar bada.

3. oinarria.–Aurkezteko epea eta tokia.

Lanak Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuan erregistratu eta aurkeztuko dira, oinarri arautzaileak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita 2020ko apirilaren 3ra arte (biak barne), eta ikastetxearekin harremanetan jartzeko datu guztiak adierazi beharko dira:

INGURUMEN ZUZENDARITZA NAGUSIA

Argazki lehiaketa

Baso Plangintzarako eta Ingurumen Hezkuntzarako Atala

González Tablas kalea 9

31005 Iruña (Nafarroa)

Harremanetarako datuak: 848 42 49 09

eduamb@navarra.es

Parte-hartzaileek mezu bat igorri beharko dute eduamb@navarra.es helbidera, lana erregistratu dutela esateko.

Lehiaketaren epaia apirilaren erdi aldean emanen da. Irabazleari posta elektronikoz jakinaraziko zaio.

4. oinarria.–Epaimahaia.

Epaimahai batek hautatuko ditu saridunak. Epaimahai horretan Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuko hiru pertsona izanen dira, Ingurumen Zuzendaritza Nagusiak izendatuak, eta Hezkuntza Departamentuko pertsona bat, Hezkuntza Zuzendaritza Nagusiak izendatua.

Epaimahaiaren erabakia Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren web-orrian argitaratuko da, ebazpena eman ondotik. Horretaz gainera, Hezkuntzako aldizkarian, web-orrian eta sare sozialetan argitaratuko da ere, eta argazkia bide horien bitartez zabaltzen ahalko da.

5. oinarria.–Sariak.

Argazkiak baloratzeko garaian, honako hauek hartuko dira aintzakotzat: gaiari ongi egokitzen ote zaion, konposizioa, originaltasuna, sormena eta irudimena.

Honako hau izanen da 5. eta 6. mailetako kategoriako saria:

1. Abentura-kamera bat osagarriekin eta diploma ikasle irabazlearentzat.

2. Bideokamera bat ikastetxearentzat.

Honako hau izanen da 3. eta 4. mailetako kategoriako saria:

1. Bideokamera bat eta diploma ikasle irabazlearentzat.

2. Tableta bat ikastetxearentzat.

Deialdi bakoitzean aurkezten diren argazkietatik bakar batek ere ez badauka aurkeztua izateko behar den gutxieneko kalitatea, ez da saririk emanen.

Irabazleei behar den denborarekin jakinaraziko zaie zein egunetan eta ordutan izanen den sari-banaketa.

6. oinarria.–Parte hartzearekin batera hartutako konpromisoa.

Lehiaketa honetan parte hartzeak berekin dakar oinarriak onartzea eta epaimahaiak edo Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuak hartzen dituen erabakiei men egin beharra.

Parte-hartzaileak lehiaketatik kanpo gera daitezke, oinarriak betetzen ez badituzte, epaimahaiaren edo Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren irizpideei jarraikiz.

7. oinarria.–Eskubideak.

Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuak eskubidea izanen du finkatutako arauak betetzen ez dituen edonor lehiaketatik kanpo uzteko, lehiaketa ongi joan dadin behar diren arau osagarriak emateko eta salbuespenak baimentzeko, eta ordutegiak finkatzeko edo aldatzeko, betiere, behar den denboraz iragarrita.

“Ingurumenaren zaindariak” izeneko argazki lehiaketan parte hartzean, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuari lagatzen zaizkio aurkezturiko argazkiak eta egilea aipatuta argazki horiek erreproduzitzeko, banatzeko eta komunikatzeko eskubideak.

8. oinarria.–Datuen babesa.

Datu Pertsonalak Babesteari eta eskubide digitalak bermatzeari buruzko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoarekin bat, eskabide honen bidez jasotzen diren datu pertsonalak –haiek tratatzeko eskatzaileen baimena izanda– Nafarroako Gobernuaren jabetzako fitxategi batean sartuko dira.

II. ERANSKINA

“Ingurumenaren zaindariak” izeneko IV. mikrobideo lehiaketaren oinarri arautzaileak

1. oinarria.–Xedea.

Nafarroako Gobernuak, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren bitartez, “Ingurumenaren zaindariak” izeneko IV. mikrobideo lehiaketa antolatu du. “Airearen kutsadurari stop” da aurtengo leloa.

Lehiaketak helburu du ikasle gazteen sormena sustatzea ingurune naturalarekin loturik, eta gure ekintzek hiri eta landa inguruetan dituzten ondorioez jabetzea.

Minutu bat baino gutxiago irauten duen bideo bat egin beharko dute ikasleek, eta bertan honako hau agertu beharko da:

–Airearen kutsadurak gure planetan dituen eraginak.

–Ohituren eta/edo jarreren aldaketa bat, airearen kutsaduraren eraginak arintzen dituena.

Proposatu den gaia kontuan hartuta argazkiak helarazten duen mezuaren sormen maila baloratuko da.

2. oinarria.–Parte hartzeko baldintzak eta lanen formatua.

IV. mikrobideo lehiaketan Nafarroako Foru Komunitateko Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako (DBH) ikasle guztiek parte hartzen ahalko dute:

–Parte-hartzaileak DBHko ikasleak izanen dira (DBHko 1. mailatik 4.era).

–Gazteek banaka edo taldean parte har dezakete. Taldean parte hartuz gero, hiru kide izanen dira gehienez ere.

Lehiaketak kategoria bakarra izanen du.

Parte-hartzaile guztien izen-abizenak, NANa, ikastetxea, maila eta gela adierazi beharko dira.

Aurkezten diren lanek originalak eta argitaragabeak izan beharko dute.

Bideoek minutu bat iraunen dute gehienez. “Airearen kutsadurari stop” da aurtengo leloa.

Lanak euskaraz zein gaztelaniaz aurkez daitezke, eta bideoan erabili ez den hizkuntzaren azpitituluak erabiltzen ahalko dira, aukeran.

Bideoak formatu digital egokian igorriko dira, ondoren web-inguruneetan eta sare sozialetan zabaldu ahal izateko (FLV, MOV, WMV edo bestelakoak), pen-drive, DVD edo antzekoen bidez, edo Dropbox edo Drive plataformen bitartez.

Parte-hartzaileek administrazio baimenak tramitatuko dituzte, halakorik behar bada.

3. oinarria.–Aurkezteko epea eta tokia.

Lanak Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuan erregistratu eta aurkeztuko dira, oinarri arautzaileak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita 2020ko apirilaren 3ra arte (biak barne), eta ikastetxearekin harremanetan jartzeko datu guztiak adierazi beharko dira:

INGURUMEN ZUZENDARITZA NAGUSIA

Mikrobideo lehiaketa

Baso Plangintzarako eta Ingurumen Hezkuntzarako Atala

González Tablas kalea 9, 1. solairua

31005 Iruña (Nafarroa)

Harremanetarako datuak: 848 42 49 09 / 848 42 75 77

eduamb@navarra.es

Parte-hartzaileek mezu bat igorri beharko dute eduamb@navarra.es helbidera, lana erregistratu dutela esateko.

Lehiaketaren epaia apirilaren erdi aldean emanen da. Irabazleari posta elektronikoz jakinaraziko zaio.

4. oinarria.–Epaimahaia.

Epaimahai batek hautatuko ditu saridunak. Epaimahai horretan Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuko hiru pertsona izanen dira, Ingurumen Zuzendaritza Nagusiak izendatuak, eta Hezkuntza Departamentuko pertsona bat, Hezkuntza Zuzendaritza Nagusiak izendatua.

Epaimahaiaren erabakia Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren web-orrian argitaratuko da, ebazpena eman ondotik. Horretaz gainera, Hezkuntzako aldizkarian, web-orrian eta sare sozialetan ere argitaratuko da, eta argazkia bide horien bitartez zabaltzen ahalko da.

5. oinarria.–Sariak.

Mikrobideoak baloratzeko garaian, honako hauek hartuko dira aintzakotzat: gaiari ongi egokitzen ote zaion, irudiaren eta soinuaren kalitatea, planteamenduaren originaltasuna, egitura eta narrazioaren koherentzia, eta estiloa, sormena eta irudimena.

Hauexek izanen dira sariak:

a) Abentura-kamera bat osagarriekin talde irabazleko kide bakoitzarentzat (3 gehienez).

b) Bideokamera bat talde irabazlearen ikastetxearentzat, baldin eta ikastetxeko irakasleren batek mikrobideoa egitea sustatu eta erraztu badu. Lehiaketa honetan parte hartzeko eskabidearen bidez justifikatuko da hori, lan horretan parte hartu duen irakasleak erregistratuko baitu.

c) Tableta bat bigarren postuan gelditzen den taldearen ikastetxearentzat, baldin eta ikastetxeko irakasleren batek mikrobideoa egitea sustatu eta erraztu badu. Lehiaketa honetan parte hartzeko eskabidearen bidez justifikatuko da hori, lan horretan parte hartu duen irakasleak erregistratuko baitu.

Aurkezten diren mikrobideoetatik bakar batek ere ez badauka, epaimahaiaren iritziz, eskatzen den gutxieneko kalitatea, ez da saririk emanen.

Behar den denborarekin jakinaraziko da zein egunetan eta ordutan izanen den sari-banaketa eta ikusten ahalko diren irabazleen mikrobideoak.

6. oinarria.–Parte hartzearekin batera hartutako konpromisoa.

Lehiaketa honetan parte hartzeak berekin dakar oinarriak onartzea eta epaimahaiak edo Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuak hartzen dituen erabakiei men egin beharra.

Parte-hartzaileak lehiaketatik kanpo gera daitezke, oinarriak betetzen ez badituzte, epaimahaiaren edo Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren irizpideei jarraikiz.

Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuak beretzat gordetzen du finkatutako arauak betetzen ez dituen edozein ikasleren parte-hartzea bertan behera uzteko eskubidea.

7. oinarria.–Eskubideak.

Antolatzaileek eskubidea izanen dute lehiaketa behar bezala joan dadin behar diren arau osagarriak emateko eta salbuespenak baimentzeko. Halaber, antolaketa batzordeak eskubidea izanen du ordutegiak finkatzeko edo aldatzeko, baldin eta behar den aurrerapenarekin iragartzen baditu.

“Ingurumenaren zaindariak” izeneko mikrobideo lehiaketan parte hartzean, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuari lagatzen zaizkio aurkezturiko bideoak eta horiek erreproduzitzeko, banatzeko eta komunikatzeko eskubideak.

Copyrighta. Jasotako lan guztiak ahal beste zabaltzeko asmoz, lanak gobernuaren nahiz enpresa publikoen web-orrietan eta sare sozialetan zabaltzen ahalko dira.

8. oinarria.–Datuen babesa.

Datu Pertsonalak Babesteari eta eskubide digitalak bermatzeari buruzko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoarekin bat, eskabide honen bidez jasotzen diren datu pertsonalak –haiek tratatzeko eskatzaileen baimena izanda– Nafarroako Gobernuaren jabetzako fitxategi batean sartuko dira.

Iragarkiaren kodea: F1914982