245. ALDIZKARIA - 2019ko abenduaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BURLATA

Burlatako Kirol Patronatuaren 03/2019 aurrekontu-aldaketa. Hasierako onespena

Burlatako Udalak, 2019ko azaroaren 28an egindako osoko bilkuran, Burlatako Kirol Patronatuaren 03/2019 aurrekontu-aldaketa onestea erabaki zuen.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz, aldaketa horiek idazkaritzan jarriko dira hamabost egun baliodunez, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita, auzotarrek edo interesdunek espedientea aztertu eta egoki iritzitako erreklamazioak egin ahal izan ditzaten.

Burlatan, 2019ko azaroaren 29an.–Jarduneko alkatea, Ander Carrascón Erice.

Iragarkiaren kodea: L1915304