245. ALDIZKARIA - 2019ko abenduaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BURGI

Udalbatzako kideen ordainsariak

Burgiko Udalak, 2019ko urriaren 22an egin osoko bilkuran, ondotik ematen den erabakia hartu zuen.

Ikusi da Toki Araubidearen Oinarriei buruzko Legearen 75. artikuluan toki entitateko kideen dedikazioari eta konpentsazioei buruz xedatutakoa.

Ikusi da Toki Administrazioko zuzendari nagusiak uztailaren 18an emandako 958/2019 Ebazpena. Ebazpen horren bidez onetsi ziren, hain zuzen, udalek jaso beharreko zenbatekoa emateko eta ordaintzeko baldintzak kontzeptu honengatik: Nafarroako udalentzako konpentsazioa hautetsiei 2019ko ekitaldian emandako ordainsariengatik. 5 zinegotzi dituzten udalen kasuan, 11.789,34 eurokoa da.

Hori dena ikusirik, Udalak aho batez erabaki du araubide hau ezartzea, ondorioak 2019ko urtarrilaren 1etik aurrera izanik: Alkatea eta zinegotziak: osoko bilkuretara joateagatik eta aurreko prestaketa lanak egiteagatik, barne dagoela Udaleko bilkuretara eta Erronkariko Ibaxaren Batzordera joatea, bilerak egitea Hondakinen Mankomunitatearekin, Cederna Garalurrekin eta Udalarekin lotutako beste entitate batzuekin, eta, orobat, bilkura bakoitzaren aurreko hiruhilekoan tramitatutako jarduketa guztiengatik: 500 euro bilkurako eta, gehienez ere, 2.357,87 euro urtean.

Erabaki honen kontra administrazioarekiko auzi-errekurtsoa para daiteke, zuzenean Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko arlo bereko Salari zuzendua edo, bestela, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari, jurisdikzio hori arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 8.1 artikuluan aurreikusitako kasuetan, bi hilabeteko epean, argitalpen honen biharamunetik hasita edo, aurretik eta hautara, errekurtso hauetako bat:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, eman duen organo berari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau argitaratu eta biharamunetik hasita.

Burgin, 2019ko urriaren 22an.–Alkatea, Elena Calvo Petroch.

Iragarkiaren kodea: L1915052