245. ALDIZKARIA - 2019ko abenduaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BURGI

Hiri-jarduketarako plan berezia 16. poligonoko 16. lurzatian. Hasierako onespena

Burgiko Udalak, 2019ko urriaren 22an egin osoko bilkuran, ondotik ematen den erabakia onetsi zuen:

Ikusi da 16. poligonoko 16. lurzatiko hiri-jarduketarako plan berezia onesteko izapidetu den espedientea. Haren helburua da Burgiko 16. poligonoko 16. lurzatian dagoen eraikinaren lerrokadurak aldatzea. Legez ezarritakoarekin bat, parte-hartze prozesu bat egon da aldez aurretik, eta, orobat, legeak agindutako bestelako formalitateak bete dira. Horiek horrela, beraz, osoko bilkurak honako hau erabaki du, aho batez:

Lehena.–Hasiera batez onestea 16. poligonoko 16. lurzatiko hiri-jarduketarako plan berezia. Luis María Arzak 2019ko abuztuaren 7an aurkeztutako eta sinatutako dokumentazioarekin bat, haren helburua da Burgiko 16. poligonoko 16. lurzatian dagoen eraikinaren lerrokadurak aldatzea.

Bigarrena.–Espedientea jendaurrean edukitzea hilabetean, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Nafarroako prentsan argitaratuta.

Burgin, 2019ko urriaren 22an.–Alkatea, Elena Calvo Petroch.

Iragarkiaren kodea: L1915051