245. ALDIZKARIA - 2019ko abenduaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BURGI

2020rako karga-tasak

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legeak xedatzen duenari jarraikiz, Udalbatzak, legez ezarritako gehiengoaren quoruma zuela, erabaki hauek hartu zituen:

1.–Lur-ondasunen gaineko kontribuzioa ordainarazteko karga-tasa mantentzea: %0,28 izanen da.

2.–Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga ordainarazteko karga-tasa mantentzea: %2,90 izanen da.

3.–Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga ordainarazteko zerga-oinarria zehaztearren, aplikatzen diren portzentajeak onestea; hain zuzen, honako hauek:

Lurraren balioaren gainean aplikatu beharreko koefizientea:

0,63

20 urte edo hortik gora

0,56

19 urte

0,43

18 urte

0,29

17 urte

0,16

16 urte

0,06

15 urte

0,06

14 urte

0,06

13 urte

0,06

12 urte

0,06

11 urte

0,06

10 urte

0,06

9 urte

0,06

8 urte

0,06

7 urte

0,06

6 urte

0,06

5 urte

0,06

4 urte

0,02

3 urte

0,18

2 urte

0,09

Urtebete

0,09

Urtebetetik behera

%20ko zerga-tasa ezartzen da.

4.–Ekonomia jardueren gaineko zergaren gutxieneko kuoten gainean 1 indizea bere horretan uztea.

5.–Ekonomia jardueren gaineko zergaren gutxieneko kuoten gainean 1 indizea bere horretan uztea.

Erabaki honen kontra administrazioarekiko auzi-errekurtsoa para daiteke, zuzenean Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko arlo bereko Salari zuzendua, edo, bestela, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari, jurisdikzio hori arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 8.1 artikuluan aurreikusitako kasuetan, bi hilabeteko epean, argitalpen honen biharamunetik hasita, edo, aurretik eta hautara, errekurtso hauetako bat:

A.–Berraztertzeko errekurtsoa, eman duen organo berari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau argitaratu eta biharamunetik hasita.

B.–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau argitaratu eta biharamunetik hasita.

Burgin, 2019ko urriaren 22an.–Alkatea, Elena Calvo Petroch.

Iragarkiaren kodea: L1915049