2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BEINTZA-LABAIEN
2020ko karga-tasak
Udalak, 2019ko abenduaren 2an egin osoko bilkuran, jarraian osorik ematen den erabaki hau hartu zuen:
Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legean xedatuarekin bat, aho batez erabaki da karga-tasa hauek ezartzea 2020rako:
1.–Hiri-lurraren gaineko kontribuzioa: %0,26.
2.–Landa-lurraren gaineko kontribuzioa: %0,48.
3.–Eraikuntzen, instalazioen eta obren gaineko zerga: %2.
4.–Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zergari dagokionez, 2/1995 Foru Legearen 175. artikuluan ezarritako gehieneko portzentajeak aplikatzea. Karga-tasa: %12.
5.–Ekonomia-jardueren gaineko zerga: 1 indizea.
Erabaki hauek 2020ko urtarrilaren 1ean hartuko dute indarra.
6.–Erabakia Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta iragarki oholean argitaratzea, orok jakin dezan, eta ohartaraztea erabaki horren aurka errekurtso hauetako bat aurkez daitekeela:
–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazten denetik hasita.
–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko arlo bereko salari zuzendua, bi hilabeteko epean, jakinarazi eta biharamunetik aitzina; aldez aurretik, kasua bada, eta hautara, berraztertzeko errekurtsoa, Udalaren osoko bilkurari zuzendua, hilabeteko epean.
Beintza-Labaienen, 2019ko abenduaren 4ean.–Alkatea, Jon Telletxea Juanenea.
Iragarkiaren kodea: L1915548