244. ALDIZKARIA - 2019ko abenduaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

JURRAMENDIKO MANKOMUNITATEA

2020rako aurrekontua. Hasierako onespena

Jurramendiko Mankomunitateak, 2019ko azaroaren 21ean bertako osoko bilkuren aretoan egin batzar orokor arruntean, eta legezko quoruma zuela, erabaki zuen, besteak beste, hasiera batez onestea entitatearen 2020ko aurrekontu orokor eta bakarra.

Espediente administratiboa interesdunen eskura egonen da Entitatearen Idazkaritzan hamabost egunez, iragarki hau argitaratzen denetik hasita, bidezko jotzen diren erreklamazio, ohar edo kexak aurkeztu ahal izateko, urriaren 29ko 11/2004 Foru Legeak aldatu zuen Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 271. artikuluari jarraituz.

Erreklamaziorik aurkezten ez bada, aurrekontua behin betikoz onetsirik geldituko da aipatu epea iraganda (Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legearen 202.1 artikulua).

Lizarran, 2019ko azaroaren 22an.–Mankomunitateko burua, Emilio Cigudosa García.

Iragarkiaren kodea: L1915022