244. ALDIZKARIA - 2019ko abenduaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

JURRAMENDIKO MANKOMUNITATEA

2/2019 aurrekontu-aldaketa. Hasierako onespena

Jurramendiko Mankomunitateak, 2019ko azaroaren 21ean entitatearen bilkura aretoan egin batzar orokor arruntean eta legezko quoruma zuela, erabaki zuen, besteak beste, hasiera batez onestea entitatearen 2019ko aurrekontu orokor eta bakarrean egindako 2. aldaketa.

Espediente administratiboa bizilagun edo interesdunen eskura egonen da Mankomunitatearen Idazkaritzan 15 egunez, iragarki hau argitaratzen denetik hasita, bidezko jotzen diren erreklamazio, ohar eta kexak aurkeztu ahal izateko, Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 271. artikuluak ezartzen duenari jarraituz –aipatutako foru legea urriaren 29ko 11/2004 Foru Legeak aldatu zuen.

Erreklamaziorik aurkezten ez bada, aldaketak behin betiko onetsirik geldituko dira aipatu epea iraganda (Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legearen 202.1 artikulua).

Lizarran, 2019ko azaroaren 22an.–Mankomunitateko burua, Emilio Cigudosa García.

Iragarkiaren kodea: L1915019