244. ALDIZKARIA - 2019ko abenduaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

JURRAMENDIKO MANKOMUNITATEA

2020ko ordenantza fiskalak. Hasierako onespena

Jurramendiko Mankomunitateak, 2019ko azaroaren 21ean bertako osoko bilkuren aretoan egin batzar orokor arruntean, eta legezko quoruma zuela, erabaki zuen, besteak beste, hasiera batez onestea hondakinak bildu, tratatu eta aprobetxatu edo ezabatzeko zerbitzuari dagokion ordenantza fiskala 2020ko ekitaldirako.

Espediente administratiboa interesdunen eskura egonen da Entitatearen Idazkaritzan 30 egunez, iragarki hau argitaratzen denetik hasita, bidezkotzat jotzen diren erreklamazio, ohar eta kexak aurkeztu ahal izateko, Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 325. artikuluak ezartzen duenari jarraikiz.

Erreklamaziorik aurkezten ez bada, ordenantza behin betiko onetsirik geldituko da, aipatu epea iragandakoan.

Lizarran, 2019ko azaroaren 22an.–Mankomunitateko burua, Emilio Cigudosa García.

Iragarkiaren kodea: L1915018