244. ALDIZKARIA - 2019ko abenduaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

JURRAMENDIKO MANKOMUNITATEA

Udalbatzako kideen ordainsariak

Jurramendiko Mankomunitateak, 2019ko azaroaren 21ean egin batzar orokor arruntean, besteak beste, ondoko erabakia hartu zuen, legeak eskatzen duen quoruma zuela:

1. Mankomunitateko buruaren ordainsaria onestea: 27.600 euro gordin urtean, karguaren berezko eginkizunek behar duten dedikazio partzialaren ordain. Toki Administrazioaren Oinarriei buruzko Legean aurreikusitako ondorioei dagokienez, Administrazio Publikoko lanaldi arrunt baten %30aren pareko gutxieneko dedikazioa esleitu da.

Ordainsari horren ordainketa bateraezina izanen da kide anitzeko organoen bileretara joateagatik bilkura-sariak biltzearekin.

2. Ordainsari horren ordainketa 14 soldata berdinetan hainbanatuko da, 0-111-10001 partidaren kargura.

3. Onestea Mankomunitateko buruari esleitutako ordainsarien ondoriozko gizarte segurantzako kotizazioen kostuaren izendapena; 7.890 euro dira, 0-111-16002 partidaren kargura.

4. Onestea Batzorde Iraunkorreko kideei kide anitzeko organoen bileretara joateagatik esleituko zaien bilkura-saria: 100 euro bakoitzeko. Gastu horiek 1-111-23002 partidaren kargura izanen dira.

5. Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta entitatearen iragarki-taulan argitaratzea, TAOLaren 75.5 artikuluak ondorioak izan ditzan, eta hura San Adriango Udalera igortzea.

Ebazpen honek bide administratiboari amaiera ematen dio, eta haren aurka, errekurtso hauetakoren bat aurkez daitezke, hautara:

–Berraztertzekoa, Jurramendiko Mankomunitatearen Batzarrari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazpen hau jaso eta biharamunetik hasita. (39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoa).

Berraztertzeko errekurtsoa aurkezten bada, ezin dira jarri gora jotzekoa ez administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, hura ebatzi edo ezetsi arte.

–Gora jotzekoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazpen hau jaso eta biharamunetik hasita. (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legea).

Gora jotzeko errekurtsoa aurkeztuz gero, ebatzi edo ustez ezetsi arte ezin da administrazioarekiko auzi-errekurtsorik paratu.

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, jurisdikzio horretako organo eskudunari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita. (Uztailaren 13ko 29/1998 Legea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duena).

Lizarran, 2019ko azaroaren 22an.–Mankomunitateko burua, Emilio Cigudosa García.

Iragarkiaren kodea: L1915013