244. ALDIZKARIA - 2019ko abenduaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

DEIERRI

Borondatezko birzatitzea, Aritzaletako UE-ARIT-12A unitatean. Hasierako onespena.

2019ko azaroaren 20an, Udalbatza honetako alkate udalburuak ebazpena eman zuen. Haren bidez, hasiera batez onetsi zen Aritzaletako UE-ARIT-12A unitatea borondatez birzatitzea, Olivia Vélaz Lópezek eta David Echevarria Gorritik sustatuta.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 76. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen. Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, agiria behin betiko onetsiko da, hala badagokio.

Aritzalan, 2019ko azaroaren 21ean.–Alkate udalburua, Eduardo Lezáun Echalar.

Iragarkiaren kodea: L1914973