244. ALDIZKARIA - 2019ko abenduaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SAN ADRIÁN

2020ko plantilla organikoa. Hasierako onespena

San Adriango Udalak, 2019ko azaroaren 27an egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea 2020ko plantilla organikoa.

Espedientea jendaurrean egonen da hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik zenbatzen hasita, bizilagunek edo interesdunek azter dezaten eta egokitzat jotzen dituzten erreklamazioak aurkez ditzaten.

Erreklamaziorik egin ezean, plantilla organiko hori behin betiko onetsitzat joko da, jendaurreko epea bukatutakoan.

San Adrianen, 2019ko azaroaren 27an.–Alkatea, Emilio Cigudosa García.

Iragarkiaren kodea: L1915236