244. ALDIZKARIA - 2019ko abenduaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SAN ADRIÁN

2020ko aurrekontua. Hasierako onespena

San Adriango Udalak, 2019ko azaroaren 27an egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea Udalaren 2020. urteko aurrekontua.

Onetsitako aurrekontua Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagun edo interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten. Hori guztia, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan xedatuaren arabera.

San Adrianen, 2019ko azaroaren 27an.–Alkatea, Emilio Cigudosa García.

Iragarkiaren kodea: L1915235