244. ALDIZKARIA - 2019ko abenduaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OTEITZA

5/2019 aurrekontu-aldaketa. Hasierako onespena

Oteitzako Udalak, 2019ko azaroaren 20an egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onartzea kreditu-gehigarrirako espedientea 2019ko gastuen aurrekonturako. Espediente horren xedea da nahikoa kreditu ematea partida hauei:

–1650,6190000 partida: Lurgorria, Turtumendia eta Ezquibileta kaleetako argiteria publikoa berritzea (2.044,07 euro).

–1650.6190001 partida: Foruen plazako, udaletxeko, elizako, Ikastetxeko parkeko eta Garchenako argiteria publikoa berritzea (1.342,50 euro).

Gastu horiek gastu orokorretarako diruzaintzako gerakinaren kontura finantzatuko dira; 3.386,57 euro, guztira.

Espedientea idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik zenbatzen hasita, bizilagunek edo interesdunek azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten. Hori guztia bat etorriz Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 35. artikuluan xedatuarekin.

Erreklamaziorik aurkeztu ezean, aurrekontu-aldaketa behin betiko onetsitzat joko da, arestian aipatutako jendaurreko epea iragan ondoan.

Oteitzan, 2019ko azaroaren 25ean.–Alkatea, Rubén Darío Martínez Landa.

Iragarkiaren kodea: L1915054