244. ALDIZKARIA - 2019ko abenduaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OTEITZA

Aldaketa, Lagun egiteko animaliak, eta bereziki zakurrak, edukitzea arautzen duen ordenantzan. Hasierako onespena

Oteitzako Udalak, 2019ko azaroaren 20an egin osoko bilkura arruntean, hasiera batez onetsi zuen Lagun egiteko animaliak, eta bereziki zakurrak, edukitzea arautzen duen ordenantzaren aldaketa, egokitzearren Lagun Egiteko Animaliak Nafarroan Babesteari buruzko apirilaren 4ko 19/2019 Foru Legeari.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako aldaketa jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, aldaketa behin betiko onetsirik geldituko da, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Oteitzan, 2019ko azaroaren 21ean.–Alkatea, Rubén Darío Martínez Landa.

Iragarkiaren kodea: L1914968