244. ALDIZKARIA - 2019ko abenduaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OTEITZA

2020rako karga-tasak

Oteitzako Udalak, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 64. artikuluan eta harekin bat datozenetan xedatuari jarraituz, 2019ko azaroaren 20ko bilkura arruntean hartutako erabakiaren ondorioz, karga-tasak onetsi zituen 2020ko urtarrilaren 1ean indarra hartuko duten tokiko tributuetan. Honako hauek izanen dira:

–Landa-lurreko eta hiri-lurreko ondasunen gaineko kontribuzioa: %0,218.

–Ekonomia-jardueren gaineko zerga: indize hau aplikatuko da: 1,40.

–Eraikuntzen, instalazioen eta obren gaineko zerga: %4,56, obra gauzatzeko aurrekontuaren gainean.

–Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga: sortzapenaren unean lurraren balioaren gainean aplikatu beharreko koefizientea, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Legearen 175.2 artikuluan ezarritakoaren arabera kalkulatua. Hona hemen koefizienteak:

KOEFIZIENTEA

SORTZEALDIA

0,63

20 urte edo hortik gora

0,56

19 urte

0,43

18 urte

0,29

17 urte

0,16

16 urte

0,06

15 urte

0,06

14 urte

0,06

13 urte

0,06

12 urte

0,06

11 urte

0,06

10 urte

0,06

9 urte

0,06

8 urte

0,06

7 urte

0,06

6 urte

0,06

5 urte

0,20

4 urte

0,28

3 urte

0,18

2 urte

0,09

Urtebete

0,09

Urtebetetik behera

Koefiziente horiek urtero eguneratuko dira, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 58.2. artikuluan ezarritakoari jarraikiz.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta gainerako bidezko ondorioetarako, eta ohartarazten da ezen erabaki honen aurka, irmoa baita administrazio bidean, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa paratzen ahalko dela Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegi edo Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita; edo, aitzinetik eta hautara, gora jotzeko errekurtsoa, hilabeteko epean, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, aipatu argitalpenaren biharamunetik hasita. Orobat, aitzinetik eta hautara, berraztertzeko errekurtsoa jartzen ahalko da, egintza honen organo egileari zuzendua, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean.

Oteitzan, 2019ko azaroaren 21ean.–Alkatea, Rubén Darío Martínez Landa.

Iragarkiaren kodea: L1914967