244. ALDIZKARIA - 2019ko abenduaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ORBAIZETA

Alkatetzaren eskuordetzea ezkontza zibila egiteko

Bat etorriz Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Legearen 9. artikuluarekin eta Toki Entitateen Antolaketaren eta Funtzionamenduaren gaineko Erregelamenduaren 44. artikuluarekin,

EBAZTEN DUT:

1. Koldo Landa Arcelus zinegotziaren esku uztea Alkatetza honi dagokion eskumena ezkontza zibila egiteko 2019ko azaroaren 23an, Orbaizetako Udaletxean.

2. Ebazpen hau argitaratzea iragarki-taulan eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Orbaizetan, 2019ko azaroaren 18an.–Alkatea, Sergio Múgica Chapar.

Iragarkiaren kodea: L1914965