244. ALDIZKARIA - 2019ko abenduaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

NOAIN (ELORTZIBAR)

Eranskina, 13., 14., 15., 16. eta 17. aldaketak 2019ko aurrekontuan. Behin betiko onespena

Noain Elortzibarko Udalak, 2019ko urriaren 24an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zituen entitate honen 2019ko ekitaldiko aurrekontu orokor eta bakarrean aldaketak egiteko espediente hauek: Eranskina/2019, 13/2019, 14/2019, 15/2019, 16/2019 eta 17/2019.

Erabaki hori 2019ko 221. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, azaroaren 8an.

Legez ezarritako epea iragan denez inork haren kontra erreklamaziorik eta/edo alegaziorik aurkeztu gabe, behin betiko onetsi da.

1.–Eranskina/2019 espedientea: 2. kapituluko (“Ondasun arruntetako eta zerbitzuetako gastuak”) gastu-partida baten eta 6. kapituluko (“Inbertsio errealak”) bi gastu-partidaren izenak aldatzea, finantzatzen duten gastuaren edukiari hobeki egokitzeko.

2.–13/2019 espedientea: kreditu transferentzia, 4.000,00 eurokoa, 6. kapituluko (“Inbertsio errealak”) gastu-partida batera. 5. kapituluko (“Kontingentzietarako eta beste ustekabe batzuetarako funtsa”) gastu-partida baten kargura finantzatuko da (4.000,00 euro).

3.–14/2019 espedientea: kreditu-gehigarria 2. kapituluko (“Ondasun arruntetako eta zerbitzuetako gastuak”) lau gastu-partidatan, ondoko zenbatekoekin, hurrenez hurren: 20.000,00 euro, 30.000,00 euro, 15.000,00 euro eta 3.000,00 euro. Gastu orokorretarako diruzaintzako gerakinaren kargura finantzatuko dira (68.000,00 euro).

4.–15/2019 espedientea: kreditu-gehigarria 1. kapituluko (“Langileria gastuak”) zazpi gastu-partidatan, ondoko zenbatekoekin, hurrenez hurren: 14.932,56 euro, 3.507,87 euro, 16.756,58 euro, 4.962,43 euro, 11.407,76 euro, 5.023,92 euro eta 18.471,54 euro. Gastu orokorretarako diruzaintzako gerakinaren kargura finantzatuko dira (75.062,66 euro).

5.–16/2019 espedientea: kreditu-gehigarria 2. kapituluko (“Ondasun arruntetako eta zerbitzuetako gastuak”) gastu-partida batean, 6.470,73 eurokoa. Gastu orokorretarako diruzaintzako gerakinaren kargura finantzatuko da (6.470,73 euro).

6.–17/2019 espedientea: kreditu-gehigarria 1. kapituluko (“Langileria gastuak”) bi gastu-partidatan, ondoko zenbatekoekin, hurrenez hurren; 4.625,24 euro eta 1.459,26 euro. Gastu orokorretarako diruzaintzako gerakinaren kargura finantzatuko dira (6.084,50 euro).

Noain Elortzibarren, 2019ko azaroaren 18an.–Alkate udalburua, Sebastián Marco Zaratiegui.

Iragarkiaren kodea: L1915346