244. ALDIZKARIA - 2019ko abenduaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

NOAIN (ELORTZIBAR)

Zergak nork bere borondatez ordaintzeko epea, 2019ko bigarren seihilekoa

Interesdun guztiei oroitarazten zaie hiri-lurreko eta landa-lurreko ondasunen gaineko 2019ko bigarren seihilekoaren kontribuzioa kobratzeko borondatezko epea 2019ko azaroaren 20an hasi eta abenduaren 20an bukatuko dela.

Ordainagiriek %5eko errekargua izango dute 2019ko abenduaren 21etik 2020ko urtarrilaren 21era bitarte, biak barne.

Data horretatik aurrera, ordaindu gabeko ordainagiriak Derrigorrezko Diru-bilketa Agentziara igorriko dira, dagozkien errekargu, interes eta kostuekin.

Helbideratutako ordainagiriak 2019ko abenduaren 15ean kobratuko dira.

Zergak helbideratu gabe baldin badaude, ordainketa Nafarroako Rural Kutxako edozein bulegotan egin beharko da, eta, horretarako, Udalak postaz igorriko duen ordainagiria eraman beharko da. Hura jaso ez bada, gure bulegoetara etor daiteke, Noaingo Foruen plazako 3an, kopia biltzera.

Nork bere borondatez ordaintzeko epearen barrenean, helbideratu gabeko ordainagiriak kobratuko dira komisiorik gabe Nafarroako Rural Kutxan, Noaingo bulegoan, astelehenetik ostiralera, 8:15etik 10:00etara.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Noain Elortzibarren, 2019ko azaroaren 22an.–Alkate udalburua, Sebastián Marco Zaratiegui.

Iragarkiaren kodea: L1915000