244. ALDIZKARIA - 2019ko abenduaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LAKUNTZA

Xehetasun-azterketa, 2. poligonoko 625. partzelan. Behin betiko onespena

Lakuntzako Udalak, 2019ko urriaren 28ko bilkuran, behin betikoz onetsi zuen Lakuntzako katastroko 2. poligonoko 625. partzelako eremuan xehetasun-azterketa, Domingo Carracedo Garridok sustatua eta Luis M.ª Marcos Claver arkitektoak idatzia.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen Testu Bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79.1 artikuluan ezarritakoarekin bat, behin betiko onespenaren erabakia argitaratzen da.

Lakuntzan, 2019ko azaroaren 11n.–Alkatea, Patxi X. Razkin Sagastibeltza.

ERANSKINA

Xehetasun-azterketa (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L1914645