244. ALDIZKARIA - 2019ko abenduaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

FONTELLAS

Aldaketa Udal Planeko 6. poligonoko 14. lurzatiko kategorizazioan. Hasierako onespena

Fontellasko Udalak, 2019ko azaroaren 14an egin osoko bilkura berezian, honako erabaki hau hartu zuen:

1. Hasiera batez onestea egiturazko aldaketa Udal Planean. Zehazki, 6. poligonoko 14. lurzatiaren kategorizazioa aldatu nahi da, egungo errealitate fisikoari egokitzeko.

2. Espedientea jendaurrean edukitzea hilabetez, hasierako onespenaren iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, eta Nafarroan kaleratzen diren egunkarietan ere argitaratzea. (Argitaratzeko gastu horiek espedientearen sustatzaileak hartuko ditu bere gain).

Fontellasen, 2019ko azaroaren 18an.–Alkate udalburua, Andrés Agorreta Arriazu.

Iragarkiaren kodea: L1914972