244. ALDIZKARIA - 2019ko abenduaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

FONTELLAS

2020. urteko lan egutegia eta lanorduen banaketa

Fontellasko Udalak, 2019ko azaroaren 14an egin osoko bilkuran, aho batez onetsi zituen Fontellasko Udalaren zerbitzuko langileen 2020ko lan egutegia eta egun baliogabeen deklarazioa. Horretarako, honako arau hauei jarraiki zitzaien: 177/2019 Ebazpena, maiatzaren 10ekoa, Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren eta Lanaren zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitatearen eremuan, ordaindu bai baina errekuperatu behar ez diren 2020. urterako jaiegunen egutegi ofiziala ezartzen duena, eta Udalak jakinarazitako jaiegunak.

Lehena.–Horrenbestez, Udalaren zerbitzuko langileen 2020. urteko aste barreneko jaiegunak hauek dira:

Urtarrilaren 1a: Urteberri eguna.

Urtarrilaren 6a: Errege eguna.

Martxoaren 19a: San Jose.

Apirilaren 9a: Ostegun Santua.

Apirilaren 10a: Ostiral Santua.

Apirilaren 13a: Pazko biharamuna.

Maiatzaren 1a: Langileen eguna.

Abuztuaren 15a: Abuztuko Ama Birjina.

Irailaren 3a: Arrosarioko Andre Maria.

Urriaren 12a: Espainiako Jai Nazionala.

Abenduaren 3a: Frantzisko Xabierkoaren eguna.

Abenduaren 7a: Konstituzioaren egunaren biharamuna.

Abenduaren 8a: Ama Birjina Sortzez Garbia.

Abenduaren 25a: Eguberri eguna.

Bigarrena.–Egutegia arautzeko, horiez gain, honako hauek ere ez dira lanegun izanen udal bulegoetan eta zerbitzu osagarrietan lan egiten duten langileentzat: Irailaren 4a eta abenduaren 4a.

Hirugarrena.–Lanaldiaren urteko egiazko lanordu kopurua 1592 ordukoa da, abenduaren 26ko 26/2012 Foru Legeari eta abenduaren 27ko 624/1999 Foru Dekretuari jarraikiz.

Epeak kontatzeko, 2020ko larunbat eta igande guztiak egun baliogabe deklaratzen dira, baita goiko bi apartatuetan aipatu egunak ere.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Fontellasen, 2019ko azaroaren 15ean.–Alkate udalburua, Andrés Agorreta.

Iragarkiaren kodea: L1914971