244. ALDIZKARIA - 2019ko abenduaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERRIOBEITI

2020rako zerga-tasak. Hasierako onespena

Berriobeitiko Udalak, 2019ko azaroaren 5eko osoko bilkura arruntean, hasiera batez onetsi zituen 2020ko zerga-tasak, tasak eta prezio publikoak.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatuari jarraikiz, maiatzaren 31ko 15/2002 Foru Legeak onetsi baitzuen, espedientea jendaurrean egonen da 30 egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta bidezkoak iruditzen zaizkien erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten. Kasu horretan, ondorio juridikoak sortzeko, inguruabar hori Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu beharko da, behin betiko testuarekin batera.

Berriobeitin, 2019ko azaroaren 15ean.–Alkatea, Raúl Julio Bator.

Iragarkiaren kodea: L1914969