244. ALDIZKARIA - 2019ko abenduaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BARGOTA

2020rako zerga-tasak

Bargotako Udaleko Kudeaketa Batzordeak, 2019ko azaroaren 12an egin osoko bilkuran, erabaki zuen ondoko zerga-tasa hauek onestea 2020ko ekitaldirako:

–Hiri-lurreko ondasunen gaineko kontribuzioa: %0,19.

–Landa-lurreko ondasunen gaineko kontribuzioa: %0,19.

–Lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga: Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 175. artikuluak ezarritako gehieneko koefizienteak, sortzealdi guztietan. Karga-tasa bakarra: %15.

–Ekonomia-jardueren gaineko zerga: indizea, 1,25.

–Eraikuntzen, instalazioen eta obren gaineko zerga (EIOZ): obra gauzatzeko aurrekontuaren %4,25.

–Gasaren prezio publikoa: gehitutako erabiltzaileak: 1.453,35 euro gehi 2019ko KPIa.

Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki-taulan argitaratuko da.

Erabaki honen kontra zuzenean administrazioarekiko auzi-errekurtsoa para daiteke, Nafarroako administrazioarekiko auzien gainean eskumena duen organoari zuzendua, bi hilabeteko epean paratu ere, hura argitaratu eta biharamunetik hasita; bestela, aurretik eta hautara, berraztertzeko errekurtsoa, erabakia hartu duen organoari zuzendua, hura argitaratu eta hilabeteko epean, edo gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazten denetik hasita.

Bargotan, 2019ko azaroaren 20an.–Kudeaketa Batzordeko burua, M.ª Cruz Merino Díaz de Cerio.

Iragarkiaren kodea: L1914970