244. ALDIZKARIA - 2019ko abenduaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARROITZ

Xehetasun-azterketa UD-16B unitateko 4. eta 5. lurzatietan. Hasierako onespena

Alkatetzaren 2019ko azaroaren 18ko Ebazpenaren bidez, hasiera batean onetsi zen UD-16B unitatetik ateratzen diren 4. eta 5. lurzatien xehetasun-azterketa, Trujal Mendía Sozietate Kooperatibo Mugatuak sustatua.

Espedientea, ikusgai baitago Idazkaritzan, jendaurrean egonen da hogei egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Arroitzen, 2019ko azaroaren 19an.–Alkatea, Antonio Ángel Moleón Segura.

Iragarkiaren kodea: L1914966