244. ALDIZKARIA - 2019ko abenduaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARANARATXE

Alkatetzaren eskuordetzea, kanpoan egoteagatik

Udal honetako alkateak, 2019ko azaroaren 21ean, osorik ematen den ebazpen hau eman zuen:

Abenduaren 8tik 13ra, biak barne, udalerritik kanpo izanen naizenez, bidezko da nire eskudantziak eskuordetzea.

Horren ondorioz, bat etorriz Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendaren 47. artikuluarekin,

EBAZTEN DUT:

1. Aipatu egunetan lehen alkateorde Marta Pérez de Albéniz Ruizen esku uztea Alkatetzari dagozkion eskudantziak.

2. Hurrengo osoko bilkuran honen berri ematea eta dekretu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Aranaratxen, 2019ko azaroaren 21ean.–Alkatea, María Asunción Arrastio Corres.

Iragarkiaren kodea: L1914998