244. ALDIZKARIA - 2019ko abenduaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ADIOS

2020ko zerga-tasak

Adiosko Udalak, 2019ko azaroaren 21ean egin osoko bilkuran, 2020ko ekitaldirako zerga-tasak onetsi zituen; hona hemen:

Landa-lurreko ondasunen gaineko kontribuzioa: %0,80.

Hiri-lurreko ondasunen gaineko kontribuzioa: %0,308.

Eraikuntzen, instalazioen eta obren gaineko zerga: %4,60.

Herri-lurretako aprobetxamenduak (Igoera %tan): %0,00.

Ekonomia Jardueren gaineko Zerga: 1.00.

Ibilgailuen gaineko zerga: tarifa ofiziala.

Gainbalioak:

a) zerga oinarria ezartzeko koefizienteak:

–Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 175.2 artikuluan ezarritakoak.

b) kuota likidatzeko zerga-tasa.

–Balio-gehikuntza sortzen den aldi guztietan karga-tasa bakarra ezartzea: %17,96.

Erabaki honen kontra zuzenean administrazioarekiko auzi-errekurtsoa para daiteke, Nafarroako administrazioarekiko auzien gainean eskumena duen organoari zuzendua, bi hilabeteko epean paratu ere, hura jakinarazi eta biharamunetik hasita; bestela, aurretik eta hautara, berraztertzeko errekurtsoa, erabakia hartu duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, hura jakinarazi eta biharamunetik hasita, edo gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean jakinarazten denetik hasita.

Adiosen, 2019ko azaroaren 22an.–Alkatea, Miguel Ansa Reta.

Iragarkiaren kodea: L1915035