244. ALDIZKARIA - 2019ko abenduaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

MALERREKAKO ZERBITZU OROKORREN MANKOMUNITATEA

Euskara teknikari izateko lanpostu bat oposizio-lehiaketaren bidez eta lan-kontratu finkoarekin betetzeko prozedura.
Kontratatzeko agindua

Malerrekako Zerbitzu Orokorren Mankomunitateko lehendakariak 30/2019 Ebazpena eman du azaroaren 25ean; ondoko hau dio, hitzez hitz:

“Ikusirik:

–Malerrekako Zerbitzu Orokorren Mankomunitateko Asanbladak 2019ko martxoaren 20an hartutako akordioaren bitartez onetsi zirela Euskara teknikari izateko lanpostu bat oposizio-lehiaketaren bidez eta lan kontratu finkoarekin betetzeko deialdiaren oinarriak.

–Deialdia argitaratu zela 62. zenbakiko Nafarroako Aldizkari Ofizialean, 2019ko apirilaren 1ean.

–Epaimahai kalifikatzailearen aktak eta kontratazio proposamena, 233. zenbakiko Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zena, 2019ko azaroaren 12an.

–Proposatutako izangaiak aurkeztu dituela deialdiaren 11.4 oinarrian ezarritako agiriak.

Aipatutakoari jarraikiz, EBAZTEN DUT:

1.–Eneko Anduaga Insausti kontratatzeko agindua ematea, euskara teknikari lanpostu finkoa betetzeko.

2.–Ebazpen hau jakinaraztea interesatuari, hari adieraziz kontratua sinatu beharko duela hilabeteko epean.

3.–Ebazpen hau argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean, baita Malerrekako Mankomunitateko iragarki-taulan ere.”

Aditzera ematen da, bidezkoak diren ondorioak sor ditzan.

Donezteben, 2019ko azaroaren 26an.–Lehendakaria, Jon Telletxea Juanenea.

Iragarkiaren kodea: L1915137