244. ALDIZKARIA - 2019ko abenduaren 13a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

AKATS ZUZENKETA, Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren eta Lanaren zuzendari nagusiaren maiatzaren 10eko 177/2019 Ebazpenarena. Haren bidez, Nafarroako Foru Komunitatearen esparruan, ordaindu bai baina errekuperatu behar ez diren 2020ko jaiegunen egutegi ofiziala ezarri zen.

Akatsa atzeman da honako ebazpen honen euskarazko edizioan: 177/2019 Ebazpena, maiatzaren 10ekoa, Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren eta Lanaren zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez ezarri baitzen, Nafarroako Foru Komunitatearen esparruan, ordaindu bai baina errekuperatu behar ez diren 2020ko jaiegunen egutegi ofiziala (2019ko 105. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, maiatzaren 31n). Beraz, ondoan argitaratzen da behar den zuzenketa:

Honako hau dioen tokian:

1. Honako hauek izanen dira...

Apirilaren 6a: Pazko astelehena.

Honako hau behar du:

1. Honako hauek izanen dira...

Apirilaren 13a: Pazko astelehena.

Iruñean, 2019ko abenduaren 5ean.–Nafarroako Aldizkari Ofiziala.

Iragarkiaren kodea: F1915507