244. ALDIZKARIA - 2019ko abenduaren 13a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

2469/2019 EBAZPENA, azaroaren 28koa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreak emana, Miren Gurutze Pérez Artieda andrea unibertsitateko irakasle titular izendatzen duena.

Nafarroako Unibertsitate Publikoko Ekonomia, Plangintza eta Irakasleen Gaietarako errektoreordeak 2019ko maiatzaren 20an emandako 824/2019 Ebazpenaren bidez, unibertsitateko irakaskidegoetako lanpostuak betetzeko lehiaketarako deia egin zen.

Ikusirik 5141 zenbakia duen lanpostua betetzeko lehiaketaz arduratzen den batzordeak 2019ko azaroaren 22an egindako proposamena, Miren Gurutze Pérez Artieda andrea Ingeniaritza Saileko “Fabrikazio Prozesuen Ingeniaritza” jakintza-arloko unibertsitateko irakasle titular izendatzearen aldekoa, eta deialdian ezarritako epea igarota ez denez erreklamaziorik aurkeztu lanpostua betetzeko proposamenaren aurka.

Unibertsitateei buruzko 2001eko abenduaren 21eko 6/2001 Lege Organikoaren 65. artikuluak eta Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Estatutuen 40. artikuluak ematen dizkidaten eskudantziez baliatuz,

EBATZI DUT:

Lehena.–Miren Gurutze Pérez Artieda andrea Nafarroako Unibertsitate Publikoko unibertsitateko irakasle titular izendatzea. Lanpostua “Fabrikazio Prozesuen Ingeniaritza” jakintza-arlokoa da, 5141 zenbakia du eta Ingeniaritza Sailari atxikia dago.

Bigarrena.–Izendapen honek interesduna lanpostuaz jabetzen denean hartuko du indarra, eta betiere gehienez ere hogei eguneko epean ebazpen hau “Estatuko Aldizkari Ofizialean” argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita.

Hirugarrena.–Ebazpen honek, Unibertsitateei buruzko 2001eko abenduaren 21eko 6/2001 Lege Organikoaren 6.4 artikuluak xedatzen duenari jarraikiz, administrazio bidea agortzen du. Ebazpen honen aurka, zilegi da berraztertzeko errekurtsoa jartzea errektorearen aurrean, edo, bestela, zuzenean administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Nafarroako Administrazioarekiko Auzietako Epaitegietan, hilabeteko epean lehenengo kasuan, eta bi hilabeteko epean bigarrenean, biak ere ebazpena argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita.

Iruñean, 2019ko azaroaren 28an.–Errektorea, Ramón Gonzalo García.

Iragarkiaren kodea: F1915512