244. ALDIZKARIA - 2019ko abenduaren 13a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

2468/2019 EBAZPENA, azaroaren 28koa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreak emana, Fernando Mendiola Gonzalo jauna unibertsitateko irakasle titular izendatzen duena.

Nafarroako Unibertsitate Publikoko Ekonomia, Plangintza eta Irakasleen Gaietarako errektoreordeak 2019ko maiatzaren 20an emandako 824/2019 Ebazpenaren bidez, unibertsitateko irakaskidegoetako lanpostuak betetzeko lehiaketarako deia egin zen.

Ikusirik 5142 zenbakia duen lanpostua betetzeko lehiaketaz arduratzen den batzordeak 2019ko azaroaren 28an egindako proposamena, Fernando Mendiola Gonzalo jauna Giza eta Hezkuntza Zientzien Saileko “Historia Garaikidea” jakintza-arloko unibertsitateko irakasle titular izendatzearen aldekoa, eta ikusirik interesdunak deialdiaren oinarrietan eskatutako dokumentazioa aurkeztu duela.

Unibertsitateei buruzko 2001eko abenduaren 21eko 6/2001 Lege Organikoaren 65. artikuluak eta Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Estatutuen 40. artikuluak ematen dizkidaten eskudantziez baliatuz,

EBATZI DUT:

Lehena.–Fernando Mendiola Gonzalo jauna Nafarroako Unibertsitate Publikoko unibertsitateko irakasle titular izendatzea. Lanpostua “Historia Garaikidea” jakintza-arlokoa da, 5142 zenbakia du eta Giza eta Hezkuntza Zientzien Sailari atxikia dago.

Bigarrena.–Izendapen honek interesduna lanpostuaz jabetzen denean hartuko du indarra, eta betiere gehienez ere hogei eguneko epean ebazpen hau “Estatuko Aldizkari Ofizialean” argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita.

Hirugarrena.–Ebazpen honek, Unibertsitateei buruzko 2001eko abenduaren 21eko 6/2001 Lege Organikoaren 6.4. artikuluak xedatzen duenari jarraikiz, administrazio bidea agortzen du. Ebazpen honen aurka, zilegi da berraztertzeko errekurtsoa jartzea errektorearen aurrean, edo, bestela, zuzenean administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Nafarroako Administrazioarekiko Auzietako Epaitegietan, hilabeteko epean lehenengo kasuan, eta bi hilabeteko epean bigarrenean, biak ere ebazpena argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita.

Iruñean, 2019ko azaroaren 28an.–Errektorea, Ramón Gonzalo García.

Iragarkiaren kodea: F1915513