244. ALDIZKARIA - 2019ko abenduaren 13a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

1588E/2019 EBAZPENA, azaroaren 20koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, Administrazioak Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Segurtasun eta Osasun Batzordean izanen dituen ordezkariak izendatzen dituena.

Apirilaren 20ko 135/1998 Foru Dekretuaren bidez, laneko arriskuei aurrea hartzeko araudia Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen esparrura egokitu zen. Gero, abenduaren 15eko 121/2008 Foru Dekretuaren bidez, foru dekretu horren testua hein batean aldatu zen.

9. artikuluko 6. apartatuak ezartzen du Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Segurtasun eta Osasun Batzordea honako hauek osatuko dutela: erakunde autonomo horren eremuan izendatzen diren prebentzioko ordezkariek eta Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak izendatutako beste horrenbeste batzordekidek.

Irailaren 3ko 171/2015 Foru Dekretuaren bidez Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren Estatutuak onetsi ziren. Urriaren 30eko 270/2019 Foru Dekretuaren bidez aldatu ziren Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren Estatutuak.

Ikusirik, batetik, 2019ko maiatzaren 22an egindako azkeneko hauteskunde sindikaletako emaitzak eta, bestetik, sindikatuek izendatutako kide berriak, beharrezkoa da Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Segurtasun eta Osasun Batzordeko kideak berritzea.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Segurtasun eta Osasun Batzordeari dagokionez, finkatu da alderdi bakoitzak 12 kide izanen dituela. Ordezkaritza organoetan parte hartzen duten sindikatuek prebentzioko ordezkariak izendatu dituztenez, bidezkoa da Administrazioak batzorde horretan izanen dituen ordezkariak izendatzea, eta, hala, Batzordea nortzuek osatuko duten zehaztea.

Horrenbestez, bidezkoa da erakunde autonomoak Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Segurtasun eta Osasun Batzordean izanen dituen 12 ordezkariak izendatzea.

Irailaren 3ko 171/2015 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren estatutuek ematen dizkidaten ahalmenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Honako organo hauetako titularrak Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Segurtasun eta Osasun Batzordeko kide izendatzea, Administrazioaren ordezkari gisa:

–Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Profesionalen Zuzendariordetza.

–Langileriaren eta Lan Harremanen Zuzendariordetza.

–Osasun Laguntza Integraturako Zuzendariordetza.

–Nafarroako Ospitaleguneko Profesionalen Zuzendaritza.

–Nafarroako Ospitaleguneko Administrazioaren eta Zerbitzu Orokorren Zerbitzua.

–Oinarrizko Osasun Laguntzako Profesionalen Zerbitzua.

–Oinarrizko Osasun Laguntzako Zerbitzu Orokorren eta Mantentze-lanen Atala.

–Tuterako Osasun Barrutiko Profesionalen Zerbitzua.

–Lizarrako Osasun Barrutiko Profesionalen Zerbitzua.

–Osasun Mentaleko Kudeaketa Ekonomikoaren eta Profesionalen Zerbitzua.

–Araubide Juridikoaren Zerbitzua.

–Azpiegituren Zerbitzua.

2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

3. Ebazpen hau igortzea Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Profesionalen Zuzendaritzara eta Laneko Arriskuen Prebentziorako Zerbitzura, Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusira eta Segurtasun eta Osasun Batzordeko kideei, lehen aipatutakoei, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2019ko azaroaren 20an.–Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, José Ramón Mora Martínez.

Iragarkiaren kodea: F1914932