244. ALDIZKARIA - 2019ko abenduaren 13a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

1319/2019 EBAZPENA, azaroaren 18koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, M.ª Teresa Fauste Angós andrea, Tuterako Osasun Barrutiko Ospitalizazio Kirurgikoko Zainketen Erizaintza Unitateko burua, kargutik kentzen duena.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren Estatutuak onetsi zituen irailaren 3ko 171/2015 Foru Dekretuaren 22.5 artikuluak xedatzen du ezen Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko langileei buruzko berariazko araudi indardunarekin bat izendatuko eta kargutik kenduko direla erizaintza unitateetako buruak.

Aipatutako estatutuen 16. artikuluko i) letraren arabera, zuzendari kudeatzaileari dagokio Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuari atxikitako unitate organikoen burutzak betetzeko bitarte baterako izendapenak egitea, eta, hala behar denean, haiek kargutik kentzea, arauzko sistemaren bidez betetzen ez diren bitartean.

Irailaren 3ko 171/2015 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren estatutuek ematen dizkidaten ahalmenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Kargutik kentzea Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko funtzionario den M.ª Teresa Fauste Angós andrea, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Tuterako Osasun Barrutiko Ospitalizazio Kirurgikoko Zainketen Erizaintza Unitateko burua.

2. Ebazpen hau M.ª Teresa Fauste Angós andreari jakinaraztea, eta igortzea Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Tuterako Osasun Barrutiko Profesionalen Zerbitzura, Langileriaren Prozesu eta Ebaluazio Zerbitzura eta Ordainsari eta Prestazioen Zerbitzura, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2019ko azaroaren 18an.–Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, José Ramón Mora Martínez.

Iragarkiaren kodea: F1914725