244. ALDIZKARIA - 2019ko abenduaren 13a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

7/2019 EBAZPENA, azaroaren 26koa, Hezkuntza Departamentuko idazkari tekniko nagusiak emana, fede publikoa eman eta ziurtagiriak luzatzeko eskumena departamentuko zerbitzuetako zuzendarien edo atalburuen esku uzten duena, nork bere eskumeneko gaietarako.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko idazkaritza tekniko nagusiak arautzeko Erregelamendua onesten duen otsailaren 21eko 29/2005 Foru Dekretuak idazkaritzen esku uzten du departamentuan dauden agiri eta datuen gainean fede emateko eta horien gaineko ziurtagiriak luzatzeko eskumena.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 11. artikuluan ezarritakoarekin bat, Foru Administrazio Publikoko organoek zilegi dute esleituta dituzten eskumenen erabilera kasuko administrazioko maila bereko edo txikiagoko beste organo batzuei eskuordetzea, hierarkikoki beren menpe ez badaude ere. Elkarlotura hierarkikorik gabeko organoak badira, beharrezkoa izanen da goragoko organo hierarkiko komunak aldez aurretik horretarako onespena ematea.

Hezkuntza Departamentuko zerbitzuen eta atalen eskumeneko gaiei buruzko ziurtagiriak egiteko eskaeren kopurua oso handia denez eta horietako batzuk une jakin batzuetan berehala luzatu behar direnez, gomendagarria da ziurtatu beharreko datuak gordetzen dituzten kudeaketa zerbitzuek edo atalek beraiek eskumena edukitzea fede publikoa eman eta ziurtagiriak luzatzeko Hezkuntza Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 30eko 267/2019 Foru Dekretuaren bidez unitate organiko bakoitzak esleituta dituen gaiei buruz, Hezkuntza Departamentuko idazkari tekniko nagusiak eskuordetuta.

Horrenbestez, Hezkuntza Departamentuaren egitura organikoa ezarri zuen urriaren 30eko 267/2019 Foru Dekretuak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz, eta Hezkuntzako kontseilariaren baimena jaso ondoren,

EBAZTEN DUT:

1. Hezkuntza Departamentuko zerbitzu hauetako zuzendarien edo atal hauetako buruen esku uztea fede publikoa eman eta ziurtagiriak luzatzeko eskumena, nork bere eskumeneko gaietarako:

–Antolamendu, Prestakuntza eta Kalitate Zerbitzuko zuzendaria.

–Eleaniztasunaren eta Arte Ikasketen Zerbitzuko zuzendaria.

–Inklusio, Berdintasun eta Bizikidetza Zerbitzuko zuzendaria.

–Lanbide Heziketaren Plangintza eta Berrikuntzarako Zerbitzuko zuzendaria.

–Lanbide Kualifikazio, Enpresa eta Enplegurako Zerbitzuko zuzendaria.

–Prestakuntzaren eta Kalitatearen Ataleko burua, prestakuntzarekin lotutako guztirako.

2. Ebazpen hau igortzea eskumenak eskuordeturik dituzten zerbitzu eta ataletako titular guztiei eta Hezkuntza Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiari.

3. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.

Iruñean, 2019ko azaroaren 26an.–Idazkari tekniko nagusia, Beatriz Ayerra Gamboa.

Iragarkiaren kodea: F1915127