244. ALDIZKARIA - 2019ko abenduaren 13a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

3258/2019 EBAZPENA, azaroaren 13koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, 278/2019 prozedura laburtuan gauzatutako administrazioarekiko auzi-errekurtsoari buruzko espediente administratiboa Iruñeko Administrazioarekiko Auzien 2. Epaitegira igortzen duena. Errekurtso hori Juan José Lizarbe Baztán jaunak jarri zuen José Antonio Lucas Muñoz jaunaren izenean eta hura ordezkatuz.

Juan José Lizarbe Baztán jaunak, José Antonio Lucas Muñoz jaunaren izenean eta hura ordezkatuz, administrazioarekiko auzi-errekurtso bat aurkeztu du Iruñeko Administrazioarekiko Auzien 2. Epaitegian, Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilariaren ekainaren 21eko 186E/2019 Foru Aginduaren aurka. Foru agindu horren bidez ezetsi zen José Antonio Lucas Muñoz jaunak aurkeztu zuen gora jotzeko errekurtsoa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren abenduaren 17ko 2959/2018 Ebazpenaren aurkakoa. Ebazpen horren bidez, berriz, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionarioak izendatzen dira, Nafarroako Foruzaingoko agente lanpostua betetzeko.

Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 48. artikuluarekin bat, epaitegiak eskatu du espediente administratiboa igor diezaiotela, eta epatzeko deiak egin daitezela lege horren beraren 49. artikuluan ezarritako moduan.

Horrenbestez, eta otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskudantziak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. 278/2019 prozedura laburtuan gauzatutako administrazioarekiko auzi-errekurtsoari buruzko espediente administratiboa Iruñeko Administrazioarekiko Auzien 2. Epaitegira igortzea. Errekurtso hori Juan José Lizarbe Baztán jaunak jarri zuen José Antonio Lucas Muñoz jaunaren izenean eta hura ordezkatuz.

2. Ebazpen hau interesdunei jakinaraztea, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuz, eta haiek epatzea autoetan demandatu gisa agertu ahal izateko, ebazpena argitaratu ondoko bederatzi eguneko epean, Iruñeko Administrazioarekiko Auzien 2. Epaitegian.

3. Ebazpen hau igortzea Iruñeko Administrazioarekiko Auzien 2. Epaitegira eta Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko Departamentuko Aholkularitza Juridikoaren Zerbitzura, eta jakinaraztea Juan José Lizarbe Baztán jaunari, José Antonio Lucas Muñoz jaunaren izenean eta hura ordezkatuz aritu baita, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2019ko azaroaren 13an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Amaia Goñi Lacabe.

Iragarkiaren kodea: F1914743