244. ALDIZKARIA - 2019ko abenduaren 13a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

3164/2019 EBAZPENA, azaroaren 4koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez kargutik kentzen baita Inmaculada De Las Cuevas Terán andrea, Ustiapen Ataleko burua (plantilla organikoan 1909 zenbakia duen lanpostua).

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak urtarrilaren 15ean emandako 105/2018 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako atal, bulego eta unitate parekatuetako burutzak merezimendu-lehiaketa bidez betetzeko deialdia onetsi zen. Deialdi hori 2018ko 26. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, otsailaren 6koan.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak maiatzaren 8an emandako 1273/2019 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionario Inmaculada De Las Cuevas Terán andrea Garapen Ekonomikorako Departamentuko Ustiapen Ataleko buru izendatu zuten sei urterako; lanpostu hori 1909 zenbakiarekin identifikatua dago plantilla organikoan.

Urriaren 30eko 285/2019 Foru Dekretuaren bidez, Inmaculada De Las Cuevas Terán andrea Hezkuntza Departamentuko Ikastetxeen Finantzaketaren, Ikasketetarako Laguntzen eta Zerbitzu Osagarrien Zerbitzuko zuzendari izendatu zuten. Izendapenak 2019ko azaroaren 8tik aurrera izan zituen ondorioak. Hortaz, aipatutako ataleko burutzan aritzeko azken eguna 2019ko azaroaren 7a izan zen.

Aipatu deialdiko 15.5 artikuluak ezartzen du merezimendu-lehiaketaren bidez lortutako burutza baten titularrak lanpostu horretan aritzeari utziko diola baldin eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren barrenean funtzionarioentzako izendapen libreko kargu baterako izendatzen badute; horrela xedatua baitago Nafarroako Administrazio Publikoetan lanpostuak betetzeko Erregelamendua onesten duen azaroaren 6ko 215/1985 Foru Dekretuaren 19.6 artikuluko h) letran.

Horrenbestez, eta otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskudantziak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Kargutik kentzea Inmaculada De Las Cuevas Terán andrea, Ustiapen Ataleko burua (lanpostu hori 1909 zenbakiarekin identifikatua dago plantilla organikoan). Atalburutza horretan aritzeko azken eguna 2019ko azaroaren 7a izan zen.

2. Ebazpen hau igortzea Lurralde Kohesiorako Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusira eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzura eta Langileriaren Kudeaketako Zerbitzura, eta interesdunari jakinaraztea. Interesdunari aditzera ematen zaio ebazpenaren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal duela, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluetan xedatutakoarekin bat.

3. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2019ko azaroaren 4an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Amaia Goñi Lacabe.

Iragarkiaren kodea: F1914947