244. ALDIZKARIA - 2019ko abenduaren 13a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

69E/2019 FORU AGINDUA, azaroaren 22koa, Herritarrekiko Harremanetako kontseilariak emana, Iñaki Xabier Martínez de Vírgala Lusarreta jauna, Nafar Biltokien eta Erkidegoen Etxeen Bulegoko burua, kargutik kentzen duena, berak eskatu baitu.

Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko langileen estatutuaren testu bategina onesten duen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren hirugarren xedapen gehigarriko 2. apartatuak ezartzen duenez, bulegoburuen bitarte baterako izendapenak libreki errebokatzen ahal ditu erabaki hori hartu zuen organoak berak.

Adierazitakoarekin bat, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoetako langileen arloko eskudantziak zehazten dituen otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleitutako eskudantziak erabiliz,

AGINTZEN DUT:

1. Iñaki Xabier Martínez de Vírgala Lusarreta jauna, Nafar Biltokien eta Erkidegoen Etxeen Bulegoko burua, kargutik kentzea, berak eskatu baitu. Kargu-uzteak azaroaren 25etik aurrera izanen ditu ondorioak, eta egun hori izanen da karguan aritzeko azken eguna.

2. Foru agindu hau igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan, Herritarrekiko Harremanetako Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusira, eta Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko Departamentuko Nominen eta Gizarte Segurantzaren Atalera, Langileriaren Erregistro Nagusiaren Atalera eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusira.

3. Foru agindu hau interesdunari jakinaraztea.

4. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Iruñean, 2019ko azaroaren 22an.–Herritarrekiko Harremanetako kontseilaria, Ana Ollo Hualde.

Iragarkiaren kodea: F1915056