244. ALDIZKARIA - 2019ko abenduaren 13a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

67E/2019 FORU AGINDUA, azaroaren 21ekoa, Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako kontseilariak emana, Manuel Ignacio Ibáñez Navascués jauna Memoria Ataleko buru izendatzen duena. Atal hori Nafarroako Memoriaren Institutuari atxikita dago, Bakearen, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Zuzendaritza Nagusian.

Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onesten duen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren hirugarren xedapen gehigarriaren 2. apartatuak ezartzen duenez, atalburutzak bitarte baterako bete daitezke, organo eskudunak egindako izendapenaren bidez; burutza horiek betetzen dituztenek nahitaez Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioak edo hari atxikiak izan beharko dute.

Bestalde, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen bosgarren xedapen gehigarriak ezartzen duenez, kasuan kasuko unitate organikoa zein departamenturi dagoen atxikirik, departamentu horren titularrak eginen ditu bitarte baterako izendapenak, funtzio publikoaren arloan eskudun den departamentuak aldeko txostena eman ondoren. Era berean, beste departamentu bateko langile bat izendatzen bada, departamentu horretako titularraren adostasuna beharko da.

Hezkuntza Departamentuaren adostasuna jaso da eta Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko Departamentuak aipatu txostena eman du; beraz, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoetako langileen arloko eskudantziak zehazten dituen otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuak ematen dizkidan ahalmenak baliatuz,

AGINTZEN DUT:

1. Manuel Ignacio Ibáñez Navascués jauna Nafarroako Memoriaren Institutuko Memoria Ataleko buru izendatzea bitarte baterako. Izendapenak 2019ko azaroaren 22tik aurrera izanen ditu ondorioak.

2. Foru agindu hau Bakearen, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Zuzendaritza Nagusira, Nominen eta Gizarte Segurantzaren Atalera, Langileriaren Erregistro Nagusiaren Atalera eta Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko Departamentuko Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusira igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Foru agindu hau interesdunari jakinaraztea.

4. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Iruñean, 2019ko azaroaren 21ean.–Herritarrekiko Harremanetako kontseilaria, Ana Ollo Hualde.

Iragarkiaren kodea: F1915029