244. ALDIZKARIA - 2019ko abenduaren 13a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

65E/2019 FORU AGINDUA, azaroaren 21ekoa, Herritarrekiko Harremanetako kontseilariak emana, César Layana Ilundáin jauna, Bakearen, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Zuzendaritza Nagusiko Memoria Ataleko burua, kargutik kentzen duena, berak eskatu baitu.

Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onesten duen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren hirugarren xedapen gehigarriko 2. apartatuak ezartzen duenez, atalburuen bitarte baterako izendapenak libreki errebokatzen ahal ditu erabaki hori hartu zuen organoak berak.

Adierazitakoarekin bat, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoetako langileen arloko eskudantziak zehazten dituen otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleitutako eskudantziak erabiliz,

AGINTZEN DUT:

1. César Layana Ilundáin jauna, Bakearen, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Zuzendaritza Nagusiko Memoria Ataleko burua, kargutik kentzea, berak eskatu baitu. Kargu-uzteak azaroaren 21etik aurrera izanen ditu ondorioak, eta egun hori izanen da karguan aritzeko azken eguna.

2. Foru agindu hau Bakearen, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Zuzendaritza Nagusira, Nominen eta Gizarte Segurantzaren Atalera, Langileriaren Erregistro Nagusiaren Atalera eta Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko Departamentuko Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusira igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Foru agindu hau interesdunari jakinaraztea.

4. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Iruñean, 2019ko azaroaren 21ean.–Herritarrekiko Harremanetako kontseilaria, Ana Ollo Hualde.

Iragarkiaren kodea: F1915027