244. ALDIZKARIA - 2019ko abenduaren 13a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

423E/2019 FORU AGINDUA, azaroaren 21ekoa, Osasuneko kontseilariak emana, Yolanda Montenegro Prieto andrea Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Lizarrako Osasun Barrutiko kudeatzaile izendatzen duena bitarte baterako.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren estatutuak irailaren 3ko 171/2015 Foru Dekretuaren bidez onetsi ziren; urriaren 30eko 270/2019 Foru Dekretuak aldatu zituen, eta 20.1 artikuluan ezarri Osasun Departamentuko kontseilariari dagokiola organo zentraletako zuzendariak, kudeatzaileak, zuzendariordeak, organo periferikoetako zuzendariak eta zerbitzuko buruak izendatzea eta kargutik kentzea, betiere Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak proposaturik.

Ikusirik Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak aurkeztu duen proposamena,

AGINTZEN DUT:

1. Yolanda Montenegro Prieto andrea Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Lizarrako Osasun Barrutiko kudeatzaile izendatzea bitarte baterako.

2. Foru agindu hau interesdunari jakinaraztea, eta igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan, Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusira, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileari, Profesionalen Zuzendaritzara, Ordainsari eta Prestazioen Zerbitzura, Langileriaren Prozesu eta Ebaluazio Zerbitzura eta Langileen Antolamendu eta Araubidearen Atalera, bai eta Lizarrako Osasun Barrutiko Profesionalen Zerbitzura ere.

3. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Iruñean, 2019ko azaroaren 21ean.–Osasuneko kontseilaria, Santos Induráin Orduna.

Iragarkiaren kodea: F1915026