244. ALDIZKARIA - 2019ko abenduaren 13a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

108/2019 FORU AGINDUA, azaroaren 26koa, Hezkuntzako kontseilariak emana, Hezkuntza Departamentuko zuzendari nagusien eta idazkari tekniko nagusiaren ordez aldi baterako arituko direnak izendatzen dituena.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 16.2 artikuluak ezartzen du departamentuaren titularrak foru agindu baten bidez izendatuko dituela zuzendari nagusien eta idazkari tekniko nagusiaren ordez aldi baterako arituko direnak, edo zuzenean horien menpe dauden beste organo batzuetako titularren ordez aldi baterako arituko direnak, karguak hutsik daudenean, haiek kanpoan edo eri daudenean edo ezintasunen bat dutenean, edo abstenitzea edo errekusatzea deklaratuta dagoen kasuetan.

Agindu horren 6. apartatuaren arabera, ordeztea baliozkoa izateko, ez da derrigorrezkoa Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, baldintza hori ezarrita duten kasuak salbu.

Horrenbestez, aipatutako lege horrekin bat,

AGINTZEN DUT:

1. Kargua hutsik dagoenean, titularra kanpoan edo eri denean edo ezintasun bat duenean, Hezkuntzako zuzendari nagusiaren ordez hauetako edozein arituko da aldi baterako:

a) Antolamendu, Prestakuntza eta Kalitate Zerbitzuko zuzendaria.

b) Eleaniztasunaren eta Arte Ikasketen Zerbitzuko zuzendaria.

c) Inklusio, Berdintasun eta Bizikidetza Zerbitzuko zuzendaria.

d) Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuko zuzendaria.

e) Hezkuntzako Teknologien eta IKT Azpiegituren Zerbitzuko zuzendaria.

f) Hezkuntzako Informazio Sistemen Zerbitzuko zuzendaria.

2. Kargua hutsik dagoenean, titularra kanpoan edo eri denean edo ezintasun bat duenean, Lanbide Heziketaren zuzendari nagusiaren ordez hauetako edozein arituko da aldi baterako:

a) Plangintza eta Berrikuntzarako Zerbitzuko zuzendaria.

b) Lanbide Kualifikazio, Enpresa eta Enplegurako Zerbitzuko zuzendaria.

3. Kargua hutsik dagoenean, titularra kanpoan edo eri denean edo ezintasun bat duenean, Hezkuntza Baliabideen zuzendari nagusiaren ordez hauetako edozein arituko da aldi baterako:

a) Langileen Araubide Juridikoaren Zerbitzuko zuzendaria.

b) Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendaria.

c) Aldi Baterako Langileak Kudeatzeko Zerbitzuko zuzendaria.

d) Azterlan Ekonomikoen eta Nominen Zerbitzuko zuzendaria.

e) Ikastetxeen Finantzaketaren, Ikasketetarako Laguntzen eta Zerbitzu Osagarrien Zerbitzuko zuzendaria.

f) Hezkuntzako Azpiegituren Zerbitzuko zuzendaria.

4. Kargua hutsik dagoenean, titularra kanpoan edo eri denean edo ezintasun bat duenean, idazkari tekniko nagusiaren ordez hauetako edozein arituko da aldi baterako:

a) Araubide Juridikoaren Ataleko burua.

b) Aurrekontuen eta Kudeaketa Ekonomikoaren Ataleko burua.

c) Kudeaketa Juridiko-administratiboaren Ataleko burua.

5. Indarrik gabe uzten da Hezkuntzako kontseilariaren abenduaren 1eko 109/2017 Foru Agindua, Hezkuntza Departamentuko zuzendari nagusien eta idazkari tekniko nagusiaren aldi baterako ordezkoak izendatu zituena.

6. Foru Agindu hau igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan, Idazkaritza Tekniko Nagusira eta interesdun diren zuzendari nagusiei, zerbitzuetako zuzendariei eta atalburuei.

7. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Iruñean, 2019ko azaroaren 26an.–Hezkuntzako kontseilaria, Carlos Gimeno Gurpegui.

Iragarkiaren kodea: F1915150